Bihar hormonen kutsatzaileei buruzko solasaldia egingo dute
Lurgozo kontsumo ekologikoaren aldeko Urdaibaiko elkarteak hormonen kutsatzaileei buruzko hitzaldi-solasaldia emango du bihar, Gernika-Lumoko Foru plazan dagoen Maria Agirre aretoan. 19:00etatik aurrera, aipatu kutsatzaileei buruzko informazio zabala e...
Ekologistak Martxan taldeko Koldo Hernandezek zuzenduko du biharko saioa, eta bere elkartearen Hormona Kutsatzaileetatik Aske kanpainaren nondik norakoak ere azalduko ditu.
Aipatu kanpainaren barruan, gida bat argitaratu zuten kutsatzaile horiek non dauden zehaztuz. Besteak beste, pestizida hondakinak dituzten elikagaietan, eraikuntzako, informatikako eta klinikako materialetan, latetan, plastikoetan eta arropetan aurki daitezke.