Larangako auzotarren ordezkaritzak agerraldia egin du Batzar Nagusietan
Larangako Bizi lagunak elkarteko ordezkaritzak euren kezkak agertu ditu. Ordezkaritzak talde bakoitzeko batzarkideekin gaia eztabaidatzeko aukera izan duMutrikuko Larangako Bizi lagunak auzo elkarteko ordezkaritzak agerraldia egin zuen atzo Gipuzkoako ...
Larangako Bizi lagunak elkarteko ordezkaritzak euren kezkak agertu ditu. Ordezkaritzak talde bakoitzeko batzarkideekin gaia eztabaidatzeko aukera izan du
Mutrikuko Larangako Bizi lagunak auzo elkarteko ordezkaritzak agerraldia egin zuen atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bide Azpiegituretako Batzordearen aurrean. Ordezkaritza horretan, gainera, Pikua, San eta Arbeko ostalariak egon ziren. Mutrikuko EH Bilduren eta EAJren hainbat zinegotzi ere gerturatu ziren bertara.Agerraldia, hain zuzen, Xabier Olano EH Bilduren eta Juantxo Iturria Ahal Duguren batzarkideek eskatuta egin zen, «beharrezkoa ikusten zutelako auzokideen ahotsa entzutea Bide Azpiegituretako batzordean».
Auzotarren ordezkaritzak Mutriku eta Deba arteko errepidean egingo dituzten lanei buruzko kezkak agertu zituen, eta horrek bizilagunei eta ostalariei ekarriko dizkieten kalteen berri ere eman zuten.
Lanek eragin zuzena izango dute auzoan bizi direnentzat, eta «kezkati eta urduri» daudela nabarmendu zuten. Euren egoera zein den azaldu zuten, eta orain arte gaiarekin eduki dituzten gorabeheren zehaztasunak eman zituzten. Besteak beste, proiektuaren berri noiz eduki zuten, eman dizkieten alternatibekin ez direla egon ados edota alegazioen erantzuna ez dela euren gustukoa izan azaldu zuten. Erabaki batzuen berri komunikabideen bitartez eduki dutela ere agertu zuten. «Auzorako sarrera berriak atontzen irailean hasiko zirela esan ziguten, hasiera batean, eta komunikabideen bitartez jakin genuen lanak urtarrilera atzeratu zituztela. Ofizialki ez dugu horren berri eduki, ez udaletik ezta aldunditik ere».
«Gustura»
PP, PSOE-EE, EAJ, Podemos-Ahal Dugu eta EH Bilduren batzarkideak egon ziren atzoko agerraldian, eta Larangakoek talde bakoitzeko batzarkideekin gaia eztabaidatzeko aukera izan zuten.
Alderdi politiko bakoitzak galderak egiteko bi aukera eduki zituen. Denek galdetu zuten, eta auzotarrak denei erantzuten ahalegindu ziren.
Ordezkaritzak jakitera eman zuenez, gustura geratu zen atzoko agerraldiarekin. «Emaitzak ikusi egin beharko dira, baina gaurko batzarretik gustura irten dugu».
Batzarrari dagokionez, alde politikoen ordezkariek askotariko erantzunak eman zituzten. EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguko batzarkideek «nahikoa zorrotz» jokatu behar dela adierazi zuten. PSOE-EEko batzarkideak, bere aldetik, auzotarrek «bide hobeagoak» izango dituztela gogorarazi zuen. PPkoak, bere aldetik, gutxienez akordio batera iristea beharrezkoa dela esan zuen.
Larangako auzotarrek gogorarazi zutenez, baina, ez dago aldundiaren eta auzotarren arteko komunikaziorik. «Akordio batera iristeko hitz egin behar da lehendabizi».
Errepidearen hobekuntzek eragindako kaltea auzokideengan ahalik-eta txikiena izan dadin ahaleginduko direla azpimarratu zuen Xabier Ezeizabarrena EAJko bozeramaileak. «Errepidearen hobekuntza lanek herritar guztiengan kalteak eragingo baditu ere, ahalegin guztiak egingo ditugu Larangako auzokidek ahal bezain kalte gutxien jasan dezaten. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mutrikuko eta bereziki Laranga auzoko bizilagunekin elkarlean jarraitu beharra dago hobekuntza lanek irauten duten bitartean sortuko diren arazoei irtenbide egokia eman ahal izateko».
Ezeizabarrenak gaineratu zuenez, Larangako ostalaritza jardueren egoeran banan-banako azterketa egitea beharrezkoa da, «balizko laguntza bideak aztertu eta beraien jarduera bermatu asmoz».
Aldarrikapenak kalera
Hurrengo egunetan Galbaixo jaiak direla aprobetxatuta, bestalde, Larangako auzotarrek euren aldarrikapenak kalera aterako dituzte.
Errepideko hobekuntza lanen proiektua autobus geralekua eta auzorako sarrera segurua behar dutela eskatu nahi dute bereziki. «Mutrikuko Udalari eskatuko diogu aldundiarekin harremanetan jartzeko.
Autobus geralekua egiteko eta, gutxienez, auzoko sarrera eta irteera seguru baten eskaera bideratzea nahi dugu. Auzoko sarrerako bidegurutzea nahikoa arriskutsua da, eta biribilgune bat edo sartzeko errail berezi bat egiten ez badute, semaforo bat edo sakangune batzuk ipintzeko eskatu nahi dugu».