Eguraldi ona iragarrita zegoen, eta hala egin zuen. Domekan, egun eguzkitsua atera zen, eta Mendatak aukera paregabea zeukan herriari eskaintzeko. Egutegian gorriz margotuta dago Nekazal azokaren eguna; aurten ere, bere protagonismoa izatea lortu du. Jendetza batu zen domekan Busturialdeko herrian, 30 saltoki baino gehiagoko azokagaz gozatzeko. Salmahaiez gain, baina, izan zuten zer ikusi eta zer dastatu: euskal oiloaren erakusketa egin zuten, eta baita idi proben eta gizon proben arteko norgehiagoka. Gainera, mokadutxoak jateko aukera ere izan zen goizetik eguerdira bitartean.
Argazkilaria: Cristina Barrenetxea