Goñik eta Monasteriok irabazi dute Gautegiz Arteagako lasterketa
48 korrikalarik lehiatu dute lasterketa. Goñik 01.36.10eko denboran eta Monasteriok 02.05.27koan burutu dute ibilbidea. Emaitzagaz pozik daude Gaztelu-Zar elkartekoakUrdaibai Koparen zazpi probetatik bosgarrena lehiatu zuten joan den domekan, Gautegiz...
48 korrikalarik lehiatu dute lasterketa. Goñik 01.36.10eko denboran eta Monasteriok 02.05.27koan burutu dute ibilbidea. Emaitzagaz pozik daude Gaztelu-Zar elkartekoak
Urdaibai Koparen zazpi probetatik bosgarrena lehiatu zuten joan den domekan, Gautegiz Arteagan. Imanol Goñi eta Leire Monasterio izan dira lasterketaren irabazleak.Goñik 01.36.10 markatu zuen ibilbide amaieran, eta Monasteriok, bestetik, 02.05.27an lortu zuen 17 kilometroko mendi lasterketa bukatzea.
Gizonezkoen sailkapenari dagokionez, Mikel Goitia eta Unai Intxaurraga izan ziren bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren. Lehia bizia izan zen Gautegiz Arteagako lasterketan, Goñik helmuga lerroa igaro eta segundo batera bukatu zuen Goitiak.
Itsaso Ballazek eta Leire Sanchezek osatu zuten emakumezkoen podiuma. Ballazek 02.17.12 markatu zuen, eta Sanchezek 2 ordu, 32 minutu eta 3 segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko.
Guztira 48 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan, eta horietatik 43 partaidek bukatu zuten proba.
Gaztelu-Zar elkartekoak izan dira mendi martxa eta lasterketaren antolatzaileak, eta pozik azaldu dira domekan Gautegiz Arteagara hurbildu ziren parte hartzaile kopuruagaz. Eguraldiak asko lagundu zuela aitortu dute; «egun zoragarria» egin zuen probaz gozatu ahal izateko, eta horrek pertsona asko animatu zituen probaren egunean bertan izena ematera.
560 partaide
Gautegiz Arteagako IV. Mendi Martxa eta Lasterketan 560 parte hartzaile egon ziren. Lasterketan parte hartu zutenekin batera, 330 pertsonek eman zuten izena martxa luzerako, eta 182 partaidek laburrerako. Domekan bertan 170 pertsonak izena eman zutela adierazi dute antolatzaileek. Lortutakoagaz «gustura» azaldu dira, eta martxa «oso ondo» joateaz gain, bertara hurbildu ziren partaide eta ikusleak ere «pozik» ibili zirela esan dute, harro.
Datorren urteko martxara begira, antolatzeko eta prestatzeko gogotsu daudela adierazi dute.
Azken bi probak
Urdaibai Kopari amaiera emateko bi lasterketa baino ez dira geratzen. Seigarren lasterketa Foruan egingo dute, Forutik Forura izeneko ekitaldian, datorren irailaren 30ean. Azken kirol proba, berriz, urriaren 7an egongo da jokoan, Muxikako Gorozika auzoan.