Kamiñaldeko obrekin amaitzeko azken pausoa eman du udalak
Moyua, Gaimaz eta Geotunel enpresen artean osatutako UTE Kamiñalderi esleitu dizkiote lanak. Ondarroako Udalak jakinarazi du datorren astean hasiko dituztelaAurreko astelehenean ezohiko udal osoko bilkura egin zuten Ondarroan, eta udal talde guztiek a...
Moyua, Gaimaz eta Geotunel enpresen artean osatutako UTE Kamiñalderi esleitu dizkiote lanak. Ondarroako Udalak jakinarazi du datorren astean hasiko dituztela
Aurreko astelehenean ezohiko udal osoko bilkura egin zuten Ondarroan, eta udal talde guztiek aho batez adostu zuten Kamiñaldeko obrak Moyua, Gaimaz eta Geotunelen artean osatutako UTE Kamiñalderi esle- itzea. Erabakia hartuta, Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak kontratua sinatu zuen UTE Kamiñaldeko ordezkariekin. «Datorren astean obra zuzendaritzagaz, geologoagaz eta topografoekin kontratua sinatu eta obrak hasiko dira», esan dute udal eta UTE Kamiñaldeko ordezkariek.Kontratua sinatzea «herri txiki baten lorpen handia» izan dela adierazi du Bedialaunetak. «Agintaldi osoan udalaren jarduna baldintzatu eta oztopatu du Kamiñaldeko ezbeharrak, eta amaitzear dago». Halaber, gainerako erakundeek jarritako «diru laguntza urria eta bestelako zailtasunen gainetik herria aurrera ateratzea» lortu dutela esan du. «Kamiñaldeko bizilagunek bizitakoa iraganean geratzea lortuko dugu, eta aurrerantzean ondarrutar guztiek merezitako herria eduki dezaten lanean jarraituko dugu».
Maiatzaren 18an egindako bilkuran Kamiñaldeko mendi magala sendotu, egonkortu, drainatu eta ingurua leheneratzeko lanen kontratua Viuda de Sanz/Tecimasa UTEri (UTE Kamiñalde Sendotzea) esleitzea onartu zuen udalbatzak. UTE horri jakinarazpena bidali zioten ekainaren 28an. Jakinarazpen horretan uztailaren 5eko 12:00etan sinadura ekitaldira agertzeko eskatu zitzaion. Baina Gonzalo Calvo Hernandorena UTE Kamiñalde Sendotzea taldeko ordezkariak esleipenari uko egin zion, eta udalari horrela jakinarazi zion uztailaren 3an sinatutako gutun baten bidez.
Egoera horren aurrean, lehiaketan bigarren geratu zen taldeari (Moyua, Gaimaz eta Geotunel) baldintza guztiak betetzen dituela baieztatzen duen dokumentazioa aurkezteko eskaera bidali zioten uztailaren 10ean. Irailaren 3ko txostenean behin-behineko idazkariak aurkeztutako dokumentazioa «nahikotzat» jo zuen, eta udalbatzak esleipena onartu zuen.
Udalbatzak, bestalde, Kamiñaldeko lanen kontratazioa lehiaketara ateratzeko erabakia hartu zuen otsailaren bukaeran. Ia 3 milioi euroko (2.205.550,338 + 463.165,68 BEZ) aurrekontua onartu zuten Kamiñaldeko mendi magala sendotu, egonkortu eta ingurua leheneratzeko lanak egiteko.