Goixerrik eta Ibarluzeak irabazi dute Lekeitioko Ugarein Zirkuituko torneoa
Vidal eta De Betelu izan dira gazte mailako irabazleak. Donibane Lohizuneko finalak ere erabaki dira asteburuan. Kanporaketak jokatu dituzte Mutrikun, eta zapatuan izango da finalaUgarein Xistera Zirkuituko bi torneo erabaki dira asteburuan: Donibane L...
Vidal eta De Betelu izan dira gazte mailako irabazleak. Donibane Lohizuneko finalak ere erabaki dira asteburuan. Kanporaketak jokatu dituzte Mutrikun, eta zapatuan izango da finala
Ugarein Xistera Zirkuituko bi torneo erabaki dira asteburuan: Donibane Lohizunekoa eta Lekeitiokoa. Goixerrik eta Ibarluzeak irabazi dute Lekeitioko Torneoa nagusien mailan, eta Gonzalezek eta Galletebeitiak gaz- teetan. Antxon Alberdi etxebarritarra eta Mikel Manzisidor mutrikuarra izan dira Donibane Lohizuneko nagusien mailako txapeldunak, eta Vidal eta De Betelu nagusitu dira gazteetan.Aurreikuspenak beteta, 2-0 irabazi zieten Goixerrik eta Ibarluzeak Urriolabeitiari eta Ourtheri (15-12 eta 15-11) domeka goizean Lekeition jokatutako finaletan. Nahiz eta joko bietan aurrea hartu, lan asko egin behar izan zuten garaipena eskuratzeko.
Emozioz betetako finala izan zen gazteena; azken jokoko azken tantoan erabaki zen finala. Lehen set-a Gonzalezek eta Galletebeitiak irabazi zuten; bigarrenean, berriz, Aitzol Galletebeitia eta Mandiola izan ziren nagusi. Beraz, txapeldunak erabaki- tzeko, berdinketa hautsi behar izan zuten hirugarren set bategaz, eta azken tantora arte ez zen jokoa erabaki. Azken tantoa Gonzalezek eta Galletebeitiak eraman zuten, torneoa, 1-2 emaitzagaz irabaziz (11-15, 15-11 eta 4-5).
700 ikusletik gora batu ziren barikuan Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan, finalak ikusteko. Antxonek eta Manzik hasieratik hartu zituzten mendean Iturrino eta Zugaitz lapurtarrak, eta ez zieten ezelako aukerarik eman. Etxebarritarra eta mutrikuarra nagusi izan ziren.
Kanporaketak
Gazte mailan Jouantegi eta Oienard zuberotarrak ziren faboritoak, baina urduritasunak gehi- ago eginda beharbada, ez zuten ohiko mailarik erakutsi, eta 12-15 eta 14-15ko markagailuagaz galdu zituzten jokoak.
Zapatu eguerdian jokatu ziren Mutrikuko kanporaketak, kiniela erara. Nagusien mailan Aaron Gonzalez de Matauco eta Manzi izan ziren nagusi. Hasieratik alde handia lortu zuten, eta eurentzat izan zen lehen postua. Bigarren, Zuloaga eta Lazaro sailkatu ziren, eta eurek ere jokatuko dute finala.
Gazte mailan, berriz, Perez eta Mendizabal jaun eta jabe izan ziren, lehen postua lortuz, eta bigarren Arrillaga eta Iparragirre sailkatu ziren. Zapatu gauean jokatuko dituzte finalak.