Arrizabalaga eta Alberdi omendu dituzte
San Nikolas eguna goi-goitik ospatu zuten atzo, Mutrikuko Samikolla auzoan. Aurtengoan Luisa Alberdi Guenaga eta Juan Luis Arrizabalaga Osa omendu dituzte Jai Batzordekoek.Sekulako ezustekoa izan zen bientzat, eta auzotarren aitortza ilusio handiz jaso...
Sekulako ezustekoa izan zen bientzat, eta auzotarren aitortza ilusio handiz jaso zuten. Omenduek «engainatuta» ekarri zituztela azpimarratu zuten. «Semeari saria ematera gentozela uste genuen». Jaietako «zutabe» direlako omendu zituzten. «Urtero-urtero edozertarako prest egoten dira. Antolakuntzan beti laguntzen egoten dira, jaietako zutabea dira. Omenduak aurten aiton-amona bihurtu dira, eta eurentzako urte berezia denez, eskerrak emateko une egokiena zela iruditu zaigu».
Zozketarekin amaitu zituzten jaiak. Honakoak dira zenbaki sariatuak: lehen saria 1706 (1159 ordezkoa), bigarren saria 3499 (1760) eta hirugarren saria 2448 (2803). Hamabost eguneko epea dago saria eskuratzeko, sjbsamikolla@gmail.com helbidera idatzita edo 658 72 94 93 zenbakira.
Zapatuan hasi zituzten jaiak, brindisarekin eta txapligu hotsarekin. Jai batzordekoek azaldu dutenez, ekintzak «arrakastatsuak» izan ziren. «Iluntze-gaueko egitarau betea izatearekin asmatu dugula uste dugu. Herritarren erantzuna oso ona izan da, eta auzoa jendez bete zen».