Urriko azoketan parte hartzeko eskabideen epea zabalik dago
Urriko lehenengo eta azken astelehenetako azoketan saltokia edo erakusmahaia jarri nahi duten ekoizleentzako dagoeneko zabalik dago eskabideak aurkezteko epea.Gernika-Lumoko Udaleko Azoka eta Merkataritza Sailak eskabideak zabaldu ditu, eta jakitera em...
Gernika-Lumoko Udaleko Azoka eta Merkataritza Sailak eskabideak zabaldu ditu, eta jakitera eman duenez, interesa daukaten ekoizleek Bizkaiko Foru Aldundiko ustiategien erregistroan alta emanda egon beharko dute eskabidea egin ahal izateko.
Bizkaikoak ez diren ekoizle eta artisauen kasuan, «Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen partaide izan beharko dira; horiek gainera, beraien aldetik, azoken antolatzaileen gonbitea izan beharko dute».
Dokumentazioa
Izena emateko orriak udaletxean eta udalaren webgunean lor daitezke. Urriko Lehen Astelehenaren kasuan, eskabideak aurkezteko epea hilaren 22ra arteko daukate ekoizleek. Urriko Azken Astelehenerako eskabideak, berriz, urriaren 11ra arte egin ahal izango dituzte.
Eskabide orria beteta, postaz bidali beharko da Gernika-Lumoko Udalaren helbidera: Foru plaza, 3, 48.300 Gernika-Lumo. Faxez bidaltzeko aukera ere badaukate interesatuek, eta hurrengo zenbakira bidali beharko dute: 94-627 75 42. Azkenik, eskabidea posta elektronikoz egin gura dutenentzat hazk@gernika-lumo.net helbidea dago erabilgarri.