Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kultura

Ura goitik eta ura behetik

Euripean egin dute mastapuntakoa gaztetxoek. Jokin Akarregik, Jon Vegak eta Pello Olaortuak lortu dituzte ikurrinak. Zapatuan amaituko dira jaiak KoittaduagazUmeen Eguna ospatu zuten atzo, Lekeition, eurentzako bereziki prestatutako ekimenekin. Euriak ...

Eider Mugartegi
Busturialdea
2018/09/07

Euripean egin dute mastapuntakoa gaztetxoek. Jokin Akarregik, Jon Vegak eta Pello Olaortuak lortu dituzte ikurrinak. Zapatuan amaituko dira jaiak Koittaduagaz

Umeen Eguna ospatu zuten atzo, Lekeition, eurentzako bereziki prestatutako ekimenekin. Euriak ez zuen atsedenik eman goizean, eta, beraz, txiki rallya elizpeko aterpean eduki zuten ume eta gaztetxoek. Bizikletan edo pedalezko ibilgailuetan osatu zuten zirkuitua, batera eta bestera.

Goitik ura eta behetik ura izan zuten, ostera, Garraitz taldekoek antolatuta Abadeen moilan mastapuntakoa lehiatu zuten umeek. Denetara 32 ume ahalegindu ziren mastako ikurrinak hartzen. Hamasei txiki igo ziren masta gainera lehen ikurrina lortzeko asmoz, eta, azkenean, Jokin Akarregik lortu zuen saria. Hamabost neska-mutil ahalegindu ziren ondoren, bigarren ikurrina harrapatzen, eta buelta batzuk emanda, Jon Vegak lortu zuen makilari kolpe egin eta uretara salto egitea.

Azken ikurrina lortzea ez zen bat ere erraza izan. Adin guztietako ausartak saiatu eta saiatu ibili ziren arren, ez zuen inork eskuratzen. Halako batean Pello Olaortuak heldu zion punta-puntako ikurrinari.

Luze joan zen azken ikurrinaren harrapaketa, eta hotzez ere baziren gaztetxoak, hala ere, tinko eutsi zioten ahaleginari. 50, 75 eta 100 euroko sariak eraman zituzten ikurrinen jabeek.

Umeen Eguna igarota, sanantolinetako azken bi egunak dituzte aurretik lekeitiarrek. Zapatuan agurtuko dituzte jaiak Koittaduagaz.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.