Lartitegi anai-arrebek Espainiako Txapelketa jokatuko dute Sorian
Amaia eta Lander Lartitegi Ormazak euskal selekzioagaz lehiatuko dute asteburu honetan Espainiako Txirrindulari Txapelketa. Junior mailan probak egingo dituzte, gaurtik domekara.
Arrebak erlojupeko eta errepideko lasterketa lehiatuko ditu, eta nebak, ostera, errepideko lasterketan parte hartuko du.
Gazteak izan arren, biek ala biek ibilbide oparoa daukate. Esate baterako, Amaia Lartitegi Euskal Herriko, Frantziako, Espainiko, Italiako eta Belgikako hainbat probatan aritu da, bere taldeagaz edo Espainiako selekzioagaz. Gainera, aukera asko ditu Austrian lehiatuko den Munduko Txapelketara joateko.
Lander Lartitegi lehenengo urteko juniorra izanda, Euskadiko txapeldun gelditu zen uztailaren 30ean, Ugaon.