Odola emateko udako kanpainagaz bat egitera deitu dituzte herritarrak
Eman odola, nigan bizi da Osakidetzak, Euskadiko Odol Emaileak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak udako kanpaina bultzatzeko aukeratu duten leloa. Eta kanpainari bultzada eman gura diote irailean Lea-Artibain eta Busturialdean.Zapatuan eta astelehen...
Zapatuan eta astelehenean Gernika-Lumon egongo da odola emateko autobusa, eta irailaren 18an, berriz, Markina-Xemeinen.
Odolkideak elkarteko kideek deialdi berezia egin diete eskualdeotako herritarrei, eta ikasturte hasieran odola ematera joan daitezen animatu dituzte.
Hainbat kanpaina egin dituzte elkarteek urteek aurrera egin ahala, eta ekainean ere, odola emateak daukan garrantzia nabarmendu zuten. Odola batzeko herritarren borondatea ezinbestekoa dela gogoratu dute elkarteko kideek; autonahikodunak izateko beharrezkoa.