Domekan Oiz mendira joateko dei egin du Gure Esku Dago-k
Argazki erraldoia aterako dute eguerdiko ekitaldian. Hilaren 12ko Vueltako etaparen ibilbidean 'Etorkizuna gure esku dago' aldarrikatuko dute, ikurrinak eskuetanVuelta Euskal Herritik igaroko dela eta, domeka eguerdian ekitaldia egingo dute Oizen dagoe...
Argazki erraldoia aterako dute eguerdiko ekitaldian. Hilaren 12ko Vueltako etaparen ibilbidean ‘Etorkizuna gure esku dago’ aldarrikatuko dute, ikurrinak eskuetan
Vuelta Euskal Herritik igaroko dela eta, domeka eguerdian ekitaldia egingo dute Oizen dagoen San Kristobal ermitaren parean. Horregaz batera, argazki erraldoia aterako dute. 12:00etan hasiko da ekitaldia.Tontorrera batera, oinez zein bizikletaz igotzeko deialdia egin du antolakuntzak. Txirrindularientzat eguazteneko Vueltako etaparen ibilbide bera prestatu dute. Horrenbestez, 08:00etan Getxotik abiatuko dira, 08:15ean Deustun jarri dute hitzordua, eta 09:00etan Lezaman. 10:00etan Muxikan elkartuko dira, eta 10:15ean Zugastietatik abiatuko dira Oizera. 11:00etan Bizkaiko Begiratokian batzeko hitzordua daukate.
Halaber, irailaren 12an (eguaztena) Bizkaiko etapa izango da; Getxoko portuan hasi eta Bizkaiko Begiratokian amaituko da 17. etapa, eta ibilbidean zehar errepideak aldarrikapenez betetzeko deia egin dute. Hain zuzen, Libertad es decidir, etorkizuna gure esku dago lelopean, etapa horretako ibilbidean zehar erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria era baketsu eta alaian lau haizetara zabaltzeko deia egin du GED-k. Txirrindulariak animatzera eskuetan ikurrinak hartuta joateko eskatu dute.
Tourra
Frantziako Tourraren azken aurreko etapa Lapurditik igaro zen (uztailaren 20an Senperen hasi eta Ezpeletan amaitu zen 20. etaparen erlojupeko proba), eta orduan ere herri dinamikak aldarrikapen ozena egin zuen, euskal herritarrak errepide bazterretara atera ziren eta mosaiko erraldoia egin zuten, «munduari adieraziz, Euskal Herria bizirik dagoela eta herri gisa aurrera egin nahi duela».