Buztin polimerikoagaz tailerra egingo dute bihar, Ikuilu elkartean
Abuztuko geldialdiaren ostean, Errigoitiko Leihoak kultur ekimena martxan dago berriro ere. Hileko lehen barikuetan izaten du hitzordua herritarrekin, eta irailean ere hutsik egin barik iritsiko da herrira. Oraingoan, moldatze tailerra edukiko dute auk...
Hain justu, buztin polimerikoa erabilita gauzatuko dute tailerra. 18:30ean jarri dute elkartzeko ordua, Elizaldeko Ikuili elkartean. Bertan izango dira Arima Sortzen Tailerrekoak, eta haiekin batera sortuko dituzte figurak.
Leihoak kultur ekimenaren bultzatzaileek jakinarazi dutenez, edozein gaztek parte hartuko du biharko tailerrean; «herrikoa izan zein ez izan». Gainera, tailerrean parte hartzea doakoa dela gaineratu dute.
Leihoak ekimenaren baitan, era askoko jarduerak antolatzen dituzte Errigoitin. Azkena, esate baterako, uztailean egin zuten. Umeentzako filma proiektatu zuten orduan.