Victor Furundarenaren lanak ikusgai daude Zabiel kultur etxean
Mutrikuko Udalak antolatuta, Victor Furundarena margolari mutrikuarraren erakusketa ikusgai dago irailaren 16ra arte, Zabiel kultur etxeko erakusketa aretoan.Margolari mutrikuarra hil zela hogei urte bete dira uztailaren 11n, eta urteurren berezi horre...
Margolari mutrikuarra hil zela hogei urte bete dira uztailaren 11n, eta urteurren berezi horren harira, Mutrikuko Udaleko Kultura Sailak eta Victor Furundarenaren oinordekoek hainbat lan bildu dituzte, herritar guztiei erakusteko. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, gainera, margolaria hil berritan, 1998an egin zen haren lanen azken erakusketa herrian.
Barikuan inauguratu zuten erakusketa, eta irailaren 16ra bitartean honako ordutegian ikusi ahal izango dira lanak: astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta zapatu-domeketan, 12:00etatik 14:00etara.
Ignazio Zuloagaren ikaslea
12 urte zituela, Fermin Astigarraga udal idazkariak nazioartean ospe handia zuen Ignazio Zuloaga pintorearekin harremanetan jarri zuen. Zuloaga maisuaren irakaspenei jarraituz, denbora laburrean aurrerapen handia egin zuen Furundarenak, eta ikatz ziriarekin hasita, pastela, olioa eta espatula ere landu zituen.
Zuloaga hil ondoren, bestalde, Furundarenak haren bideari jarraitu zion, pintura errealistaren bidetik, eta Gipuzkoako hainbat herritan erakusketa ugari egin zituen, sorterrian urtero egiten zuen erakusketaz gain.