Kirola izan da protagonista Antzar Egunaren bezperan
Akarregi pilota taldeak antolatzen duen Zapaterito frontoiko txapelketako finalak erabaki dira. Flavio Ortizek irabazi du San Antolin txirrindulari sariaKirolak ere badauka bere tartea sanantolinetan. Urtero modura, gaur jokatuko da Santi Brouard front...
Akarregi pilota taldeak antolatzen duen Zapaterito frontoiko txapelketako finalak erabaki dira. Flavio Ortizek irabazi du San Antolin txirrindulari saria
Kirolak ere badauka bere tartea sanantolinetan. Urtero modura, gaur jokatuko da Santi Brouard frontoian Akarregi Torneoko final handia Elezkano II eta Rezusta eta Artola eta Larunberen artean. Atzo erabaki zen, berriz, Akarregi pilota taldeak antolatzen duen Zapaterito frontoiko txapelketa. Akarregi, Lea Ibarra Motrollo, Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko eta Leitzako pilotariak neurtu ziren.Benjamin mailan Unax eta Iker markina-xemeindarrak izan ziren nagusi, Izei eta Ernairi 18 eta 2 irabazita; alebinetan Leitzako Manex eta Unaik 18-13 irabazi zieten Ispasterko Urzelai I eta Urzelai II pilotariei; txikien mailan Lekeitioko Patxik eta Etxebarriko Mikelek 22-12ko garaipena lortu zuten Ispasterko Igotz eta Urtzi aulestiarraren aurrean; nagusietan, azkenik, Legarra aulestiarrak eta Arkotxa etxebarritarrak 22-14 menderatu zituzten Asier aulestiarra eta Jon berriatuarra.
Bestalde, txirrindularitzako San Antolin Saria, Oier Elorriagaren omenezko XVII. Memoriala lehiatu zuten bezperan kadete mailako txirrindulariek. Flavio Ortiz (Efrain Gutierrez) izan zen irabazlea, 62 kilometroko ibilbidea 1.39.59 denboran osatuta. Adrian Bastidak (Racer Motor) eta Ivan Manuel Bonillak (Efrain Gutierrez) osotu zuten podiuma. Lea-Artibaiko lehenengoa, Egoitz Aranzeta izan zen (Baque-Ideus BH Team).
Sari banaketaren ostean, omenaldia egin zion Lekeitialde txirrindulari taldeak Patxi Gabika txirrindulariari. Bere emazte eta alabari oroigarria eta loreak oparitu zizkieten.