Garaik eta Trigerosek jantzi dituzte Mendata Ezagutuz maratoiko txapelak
Iokin Garai oñatiarrak 3 ordu, 35 minutu eta 40 segundotan amaitu du proba, eta ordubete beranduago helmugaratu da Silvia Trigeros abadiñarra. 41 korrikalarik parte hartu duteIokin Garai eta Silvia Trigeros dira aurtengo Mendata Ezagutuz maratoiko tx...
Iokin Garai oñatiarrak 3 ordu, 35 minutu eta 40 segundotan amaitu du proba, eta ordubete beranduago helmugaratu da Silvia Trigeros abadiñarra. 41 korrikalarik parte hartu dute
Iokin Garai eta Silvia Trigeros dira aurtengo Mendata Ezagutuz maratoiko txapeldunak.570 pertsona batu ziren Mendatan domekan, eta horietatik 41 izan ziren maratoia egin zuten korrikalariak. 40 kilometro inguruko lasterketa 3 ordu, 35 minutu eta 40 segundotan egin zuen Garai oñatiarrak, eta ordubete beranduago heldu zen Trigeros abadiñarra.
Antolatzaileen berbetan, iaz baino jende gehiago egon da aurten, batez ere maratoian. «Goi mailako korrikalariak egon ziren; maila altua egon zen. Uste dugu bost Deiadar Mendietatik egingo den maratoia prestatzeko etorri zirela parte hartzaile batzuk». Maratoiko korrilarien artean asko izan ziren eskualdekoak, eta badaude urtero-urtero egiten dutenak. Emakumeen parte hartzea bultzatzen dute, eta aurten, esaterako, lau emakumek lehiatu dute.
Urtero 21 kilometroko martxan batzen da jende gehien. Aurten 150 pertsonak egin dute martxarik luzeena, 37 kilometroko mendi ibilaldia. Beste alde batetik, 10 kilometroko martxa laburrean 100 pertsona batu ziren. «Azken horretan egin dugu aldaketarik nabarmenena; irteerako ordua atzeratzea erabaki baitugu. Izan ere, urtero probaren amaieran galdetegia pasatzen dugu partaideen artean, eta iaz martxa laburra beranduago hastea proposatu ziguten, umeekin etorri ahal izateko». Umeek ondo pasatzeko puzgarriak jarri zituzten eguerdian.
Bazkaritan ere jendetza batu zen frontoian. Antolatzaileen eta parte hartzaileen artean, 650 pertsonak bazkaldu zuten sukalkia.
Mendata Ezagutuz proba hemeretzigarrenez egin dute, eta maratoia egin duten hamalaugarren aldia izan da.