Vuelta Euskal Herritik igaroko dela-eta, 12:0etan ekitaldia egingo dute Oizen dagoen
San Kristobal ermitaren parean. Horrekin batera, argazki erraldoia aterako dute.
Tontorrera elkarrekin, oinez zein bizikletaz igotzeko deialdia egiten dugu antolakuntzatik. Horrenbestez, 08:00etan Getxotik abiatuko dira, 08:15ean Deustun jarri dute hitzordua, eta 09:00etan Lezaman. 10:00etan Muxikan elkartuko dira, eta 10:15ean Zugastietatik abiatuko dira Oizera. 11:00etan Bizkaiko Begiratokian batzeko hitzordua dute.
Halaber, irailaren 12an [eguaztena] Bizkaiko etapa izango da; Getxoko portuan hasi eta Bizkaiko Begiratokian amaituko da 17. etapa, eta
ibilbidean zehar errepideak aldarrikapenez betetzeko deia egin dute. Hain zuzen,
Libertad es decidir, etorkizuna gure esku dago lelopean, etapa horretako ibilbidean zehar erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria, era baketsu eta alaian, lau haizetara zabaltzeko deia egiten du Gure Esku Dagok. Txirrindulariak animatzera eskuetan ikurriñak hartuta joateko eskatu dute.
Tourra. Frantziako Tourraren azken aurreko etapa Lapurditik igaro zen (uztailaren 20an Senperen hasi eta Ezpeletan amaitu zen 20. etaparen erlojupeko proba), eta orduan ere GEDk aldarrikapen ozena egin zuen, euskal herritarrak errepide bazterretara atera, eta mosaiko erraldoia egin zuten, “munduari adieraziz, Euskal Herria bizirik dagoela, eta herri gisa aurrera egin nahi duela”.
Frantzitako Tourraren 20.etapan GEDk egindako mosaikoa. Argazkia: Tourra Euskal Herrian.