Joanes Goitisolok irabazi du Sestaoko V. Triatloi Olinpikoa
Ascentium Arabatri taldeko Joanes Goitisolo Otazua gernikarra izan da Sestaoko V. Triatloiko irabazlea. 1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika egiteko 01.59.26 behar izan zuen. Proba, gainera, Euskal Herriko zirkuituko zo...
Mutiletan podiuma osatzen hurrengoak Haritz Garate Txurruka Amandarri taldeko lekeitiarra (02.00.41) eta Ander Segurola Uli (02.01.26) izan ziren, hurrenez hurren.
Emakumezkoetan, berriz, Beatriz Lalaguna Palacio izan zen azkarrena. 02.23.50 behar izan zuen proba amaitzeko. Ondarroako Koaxi taldeko Ioana Osa Larruzea, bestalde, bigarren sailkatu zen (02.24.36). Podiuma osatzen azkena Naiade Velasco Rodriguez izan zen (02.31.59).
Proban, gainera, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko beste hainbat kirolarik ere parte hartu zuten. Ondarroako Koaxi taldeko Arantza Burgoak zazpigarren amaitu zuen sailkapen orokorrean (02.34.21); emakumeen beterano 2 mailan, gainera, lehen postuan sailkatu zen. Urdaitri taldeko Mikel Goitisolok ere emaitza oso ona lortu zuen. Bosgarren amaitu zuen proba (02.04.38).
Amandarriko Gontzal Corraleche Legarreta-Etxebarriak, aldiz, hamaiseigarren amaitu zuen (02.10.07). Koaxiko Arnaitz Burgoa Egigurenek, azkenik, 28. postuan amaitu zuen (02.14.49); gizonezkoen beterano 1 mailan bederatzigarren postuan sailkatuaz.