Independentistak Sareak Euskal Errepublikaren alde egin du Bermeon
Independentziaren aldeko eguna ospatu dute. Euskal Herri «burujabea» aldarrikatu dute, eta Euskal Herriaren eta Kataluniaren artean «indarrak batzeko» unea dela adierazi duteEuskal Errepublikaren aldeko aldarrikapena egin eta Kataluniako prozesuare...
Independentziaren aldeko eguna ospatu dute. Euskal Herri «burujabea» aldarrikatu dute, eta Euskal Herriaren eta Kataluniaren artean «indarrak batzeko» unea dela adierazi dute
Euskal Errepublikaren aldeko aldarrikapena egin eta Kataluniako prozesuarekiko elkartasuna adierazi zuten Bermeon, Errepublikaren aldeko egunean.Independentistak Sareak deituta, txalaparta hotsekin hasi zuten ekitaldia Goiko Plazan. Zapatuan 12:30ean hasi zen jaia, eta jendez bete zen Bermeoko plaza. Eguerdiko ekitaldian Txutxi Ariznabarretak hartu zuen hitza, eta Euskal Herri «burujabea» aldarrikatu zuen. «Geure etorkizuna eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, eta Espainiako eta Frantziako estatuen egituren barruan ez daukagu inolako burujabetza auke- rarik. Menpekotasunak gure etorkizun politiko, ekonomiko, sozial zein kulturala hipotekatzen ditu; gatazka eta noraeza besterik ez dakar. Independentzia da gure alternatiba bakarra. Euskal Errepublika da, beraz, gure helburua».
Elkartasuna Kataluniari
Irailaren 11n egingo den Kataluniako Diadari buruz ere hitz egin zuen Ariznabarretak: «Ziur nago berriro ere herri katalanak egundoko indar erakustaldia egingo duela Diadan, eta independentziaren bidean behin betiko faseari aurre egiteko prest dagoela adieraziko diola mundu guztiari. Iazko urriaren 1eko erreferendumean argi eta garbi adierazitako agindua bete eta Errepublika Katalana eraikitzeko estrate- gian aurrera egiteko ordua dela aldarrikatuko dute herritarrek».
Gainera, Euskal Herriko eta Kataluniako herrialdeen artean «indarrak batzeko garaia» dela adierazi zuen: «Borroka honetan katalanek beste jokatzen dugu geuk ere, guztion etorkizuna dago jokoan. Hemen ere, prozesu subiranista martxan jarri eta Kataluniagaz batera, estrategia komun baten bitartez, Estatu autoritarioari aurre egin eta bi herriok independentziaren bidean aurrera egiteko ordua da».
Ekitaldia amaitu bezain laster kalejiran atera ziren independentistak Bermeoko kaleetan zehar. «Gora Euskal Errepublika» pankarta buru zutela kalerik kale ibili ziren bertaratutakoak, eta Kankinbara txistulari taldea arduratu zen ibilaldia girotzeaz. Euskal Errepublikaren alde oihukatu zuten bertaratutakoek zapatuan.
Kalejira bukatu bezain laster, Lilibertso taldeko bertsolariek kantuz betetako bazkaria egin zuten Taraskan. Eta Errepublikaren aldeko egunari amaiera emateko, Urdiñak musika taldekoak aritu ziren aldarrikapen eguna girotzen.