Alberdi eta Ibarluzea zuzenean sailkatu dira Interjaiko finalerako
Berriatukoak eta Markina-Xemeingoak sufrituta lortu dute finalerako txartela. Alberdi eta Manzisidor Donibane Lohizuneko Ugarein torneoko kanporaketako onenak izan diraXisterako Interjai Txapelketako finalerako zuzenean sailkatu dira Antxon Alberdi eta...
Berriatukoak eta Markina-Xemeingoak sufrituta lortu dute finalerako txartela. Alberdi eta Manzisidor Donibane Lohizuneko Ugarein torneoko kanporaketako onenak izan dira
Xisterako Interjai Txapelketako finalerako zuzenean sailkatu dira Antxon Alberdi eta Jon Ibarluzea. Berriatukoak eta Markina-Xemeingoak osatutako bikoteak Donibane Lohitzunen eta Pauen (Akitania) jokatu diren amaierako bi saioetan lortu dute helburua, baina sufrituta.Goixerri eta Andonegi mutrikuarrek osatutako bikotea, Bailo eta Manzisidor mutrikuarra eta Retolaza eta Uriel, berriz, finalerdietarako sailkatu dira. Irailaren 22an Donibane Lohizunen izango dute partidua. Bosgarren posturako lehian, azkenik, Etxeberriak eta Zugaitzek osatutako bikotea Iturrinoren eta Susoren aurka ariko da.
Ugarein Xistera Zirkuitua
Aurreko barikuan, berriz, Donibane Lohizuneko Ugarein Xistera Zirkuituko torneoko kanporaketak jokatu ziren kiniela eran, eta bertan bikote finalistak argitu ziren.
Gazte mailari dagokionez, Romain Jouanteguy eta Guillem Oyhenard zuberotarrak izan ziren nagusi. Mauleko bikoteak itxura bikaina eman zuen, eta nagusitasuna erakutsi zuen kinielaren erditik aurrera. Hain atzetik, Unax Vidal bizkaitarra eta Antton de Betelu lapurtarra sailkatu ziren. Bi bikote horiek jokatuko dute datorren barikuko finala.
Maila nagusian, berriz, Antxon Alberdi eta Mikel Manzisidor izan ziren onenak. Berriatuarrak eta mutrikuarrak kontrolpean izan zuten kiniela osoa, eta hasieratik erakutsi zuten euren nagusitasuna, torneoa irabazteko faborito nagusiak zirela argi eta garbi erakutsiz. Bigarren Ibai Iturrino eta Zugaitz Sallaberri sailkatu ziren, eta lapurtarrak ere datorren barikuko finalean izango dira.