Gernikarrak
100 metroko bizkar estiloan lortu du urrezko domina. Alebin mailako Espainiako Txapelketa Sabadelleko Can Llong igerilekuan jokatu zuten, uztailaren 19tik 22ra.
Ondarzak
minutu bat, bi segundo eta 48 ehuneneko marka egin zuen zapatuan. Bizkaiko eta Euskal Herriko txapeldun izan ostean, denboraldi bikaina borobildu du.
Txapelketa lehiatzeko gutxieneko denborak zituzten 586 igerilari batu ziren, tartean, Gernika-Lumoko taldeko Ondarza, Ane Obieta Arrieta eta Irati Bengoetxea Jauregi.
Bestalde, gaur hasi eta domekara bitartean txiki mailako Espainiako Txapelketa lehiatuko dute Madrilen Kosnoagako Garazi Bengoetxea Jauregik, Iraia Arambarri Musatadik eta Maialen Foruria Campillok.
Udako zeharkaldiak. Hala, uda heltzeagaz batera, igerilekuetatik itsas lasterketetara salto egingo dute, “itsaso zabalean igeri egiteko sentsazio zirraragarria dastatu asmoz”. Izan ere, kostaldeko zenbait herritan antolatzen dituzten probetan parte hartzen dute urtero.
Dagoeneko
Ondarroako eta Plentziako zeharkaldietan hartu dute parte Kosnoagako zenbait igerilarik (Plentziakoan lehen eta hirugarren postuak eskuratuz). Eta zapatuko Eako Txipiroi probara joango direla jakitera eman dute