25 bat kilometroko ibilbidea 185 pertsonak egin zuten, eta 130 parte hartzaile elkartu ziren 10 kilometrokoan.
Bazkaritan, berriz, 75 lagun egon ziren. Kirola egin, eta lagunarteko giro alaia izan zuten zapatuan, Kortezubin. EinGO taldeko musikarien doinuek jarri zioten musika egunari.
Kortezubiko mendi martxa
“Giro ona izan genuen, eta oso ondo pasatu genuen”, azaldu dute
Gure Arbasoen Herria Kultur Elkartearen ordezkariek. Hala, bertaratu zirenei eskerrak eman dizkiete, eta datorren urtean elkar ikustea espero dutela esan dute.
Martxa luzeko partaideak 08:30ak aldera atera ziren udaletxe aurreko plazatik, eta Ereñozarrera igo, eta besteak beste, Oma, San Lorentzoko ermitaeta Elorrixatik egin zuten ibilbidea. Ibilaldi laburreko parte hartzaileak, ostera, 10:30ean irten ziren eta erlegiz auzotik, Artetatik, San Lorentzoko ermitatik eta Elorrixatik pasatu ziren. Batzuek zein besteek hornidura guneak izan zituzten ibilaldian, indarrak hartzeko.