Urteko ekitaldi nagusian egurragaz dantzan
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldekoek Egurre ekitaldia eskaini zuten udalerriko Artza frontoian joan den zapatuan. Arduradunek azaldu dutenez, «apustua ongi irten» zaie, eta parte harte zuten dantzari guztiak «oso pozik» geratu dira ekitaldi berezi...

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldekoek
Egurre ekitaldia eskaini zuten udalerriko Artza frontoian joan den zapatuan. Arduradunek azaldu dutenez, «apustua ongi irten» zaie, eta parte harte zuten dantzari guztiak «oso pozik» geratu dira ekitaldi berezi horretan lortutakoagaz. 300 lagun inguru bildu ziren Alkartasunakoek azken hilabeteetan prestatutako lana ikusteko.