Eako Poesia Egunak sortzailez bete ditu kaleak

Zuzenean ARGAZKI GALERIARA joan
20:30ean, Parrapean errezitaldia egingo dute Portusolon Josu Landak, Gotzon Barandiaranek, Itziar Castrillok eta Ane Garciak. Gauean berriz, 22:45ean, Mice taldearen kontzertua egongo da Eskolapean. Bihar arratsaldean, La Basu rap kantari etxebarritarraren letrekin amaituko dituzte Eako Poesia Egunak. 20 urtetik gorako ibilbide musikala daroa, eta bere azken lana aurkeztuko du: Ni naiz izotz erregina. Soinu eta berba indartsuak batzen ditu Euskal Herrian bakarkako emakumezko batek euskaraz argitaratutako lehen disko honek. Biharko egitaraua:- 11:00. Lurra, animaliak, emakumeak: Desokupazio-Ariketa 5 ekitalditan hitzaldia, Mari Luz Estebanegaz, Eskolondon.
- 13:00. eMe taldearen eta Oier Guillanen kontzertua, moilan.
- 15:00. Herri bazkaria, Eskoikiz tabernan.
- 17:30. Ni naiz izotz erregina kontzertua, La Basugaz, frontoiko arbolapean.






































































