Kautxuzko arlanpa ipini dute Arrigorrin, iriste erraztasuna bermatzeko
Karenka elkarteak egindako eskaeraren harira ipini dute arlanpa. Ondarroako Udalak eta Cikautxok egindako hitzarmenari esker jarri dute azpiegituraKarenka elkarteak egindako eskaeraren harira, Cikautxo enpresak kautxuzko arlanpa jarri du Ondarroako Arr...
Karenka elkarteak egindako eskaeraren harira ipini dute arlanpa. Ondarroako Udalak eta Cikautxok egindako hitzarmenari esker jarri dute azpiegitura
Karenka elkarteak egindako eskaeraren harira, Cikautxo enpresak kautxuzko arlanpa jarri du Ondarroako Arrigorri hondartzan, «mugikortasun arazoak dituzten herritarrek itsasoaz gozatu dezaten». Azpiegitura, hain zuzen ere, Ondarroako Udalak eta Cikautxok egindako hitzarmenari esker ipini da. Kautxuzko bidea egurrezko pasabideetako baten aldamenean kokatu dute.Karenka elkarteak, bere aldetik, bere eskerrik beroenak eman dizkio Cikautxori egin duen ahaleginagatik. Zerbitzua erabiltzera gonbidatu ditu premia daukaten ondarrutar eta inguruko herrietako biztanle guztiak. Era berean, pasarelaren erabilera zuzena egitea eskatu dute, «duen balio handia dela eta».
Aurten, bestalde, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako lagundutako bainuaren zerbitzua egongo da bigarren urtez jarraian Arrigorri hondartzan, eta zerbitzu hori erabiliko dutenek kautxuzko arlanpa ere erabili ahal izango dute ur ertzera ailegatzeko. Zerbitzua uztailaren 1ean jarri zuten martxan, eta abuztuaren 31n amaituko da. Ondoko ordutegia dauka: 11:00etatik 19:00etara.