Barikuan hasi zituzten Agarreko jaiak, eta hiru egunotan jendetza batu da Gernika-Lumoko San Kristobal plazan.
Sukalki eguna izaten da jaietako egunik bereziena, eta kuadrilla askok ez dute hutsik egin gura izan.
XIII. Sukalki Txapelketa izan da, eta 19 kazolatako sukalkiak probatzen lana izan dute hiru epaimahaikideek. Laugarren zenbakidun
Txikote izeneko sukalkia izan da epaimahaiaren ustez onena; 63 puntu eman dizkiote. Hirugarren zenbakidun
Mozkorti kuadrilla geratu da txapeldunorde, 58,5 puntugaz. Hirugarrenaren eta laugarrenaren artean, berriz, berdinketa egon da. 54na puntu lortu dituzte, eta aurkezpenagatik jasotako puntuekin apurtu dute berdinketa. Hala,
Araia-Maren izeneko sukalkia sailkatu da hirugarren (hamahirugarren zenbakia), eta
Zapran Gagoz laugarren (hamazortzigarren zenbakia).
Juan Intxausti Etxepe txokoko bazkideak, IƱigo Magunagoikoetxea Kultura eta Jaien zinegotziak, Ana Hormaetxe 4. alkateordeak eta Lurdes San Severino zinegotziak eman dituzte sariak.
Bariku arratsaldean txupinagaz hasi zituzten Agarreko Jaiak, eta gaur gauean, modu berean amaituko dituzte. Aurretik, baina, arratsaldea dantzan eta kantuan pasatzeko aukera izango dute,
Jokaldi erromeriagaz.
Eguraldia lagun, hiru egunotan gernikar zein inguruko herritar asko hurreratu da San Kristobal plazara. Bariku arratsaldean, esaterako, giro itzela izan zuten ume eta nagusien jokoetan, eta Xaiborren dantzaldian.
Kale antzerkia egin zuten atzo arratsaldean.
Atzo eguerdian XIII. Tortilla Txapelketa eta Mus Txapelketaren finala jokatu zituzten. Eta arratsaldean umeen parkea, skate txapelketa, futbito partiduak eta sardina jana izan zituzten.
Atsoak dantzan kale antzerkian ere barre-algarra ederrak egin zituzten plazan bildutakoek. Gauean, gainera, Luhartz taldearen erromeriak girotu zuen San Kristobal plaza.