Barikutik martitzenera arte San Kristobal jaiak ospatzen ari dira izen bereko auzoan, eta atzo iluntzean jaietako hitzordu berezienetarikoa izan zuten.
Ume eta nagusi askok parte hartu zuten Herri danborradan, eta jendetza batu zen euren emanaldiaz gozatzeko gogoz. Bilboko Adiskideak fanfarrea lagun zutela, kalejira egin zuten lehenengo. Jarraian, plazan eskaini zuten erakustaldia.
Beteranoenek argi utzi zuten euren abilezia, eta gazteek zein umeek edarto moldatzen direla eta ikasten jarraitzeko asmoa badutela erakutsi zuten.
Hala, urtero-urtero musika izaten da Busturiko sankristobaletako asteburuko protagonista nagusienetakoa, eta aurten ere horrela izan da.
Bariku iluntzean txupina jaurti, eta gauean kontzertuak izan zituzten plazan. Mundaka, Bilbo eta Izarrako musikariak batzen dituen The Idems taldea igo zen lehenengo oholtzara, eta garai desberdinetako bertsio rokeroak eskaini zituzten. Ondoren, The Riff Truckers banda gernikarraren txanda izan zen, eta horiek euren estudioko hirugarren lana den Over The Edge diskoko abestiak zein zaharragoak jo zituzten, eta bariku gaua borobiltzeko ardura izan zuen Ilargi Beltza erromeriak.
Atzo gauean, berriz, Skastu eta Gozategi taldeko musikariak eta DJ Rober igo ziren plazako agertokira. Beste urte batez, jendetza batu zen sankristobal jaietan parranda egin asmoz.
EGITARAUA:
GAUR
12:30. Meza.
13:30. Erroxapeko martxa.
17:00. Umeen parkea.
21:00. Txokolate jana.
UZTAILAK 10, MARTITZENA (SAN KRISTOBAL EGUNA)
12:00. Meza.
13:00. Irrintzi Alai Dantza taldea.
14:00. Kotxe apainduen erakusketa.
19:30. Play Back lehiaketa San Kristobaleko enparantzan.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.