Esklerosi anizkoitzaren alde bustiko dira herritarrak domekan
Urteroko hitzorduari hutsik egin barik jarri dute martxan aurten ere Busti Zaitez kanpaina. Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei elkartasuna adieraziz, Euskal Herriko hainbat hondartza eta igerilekutan igeri egingo dute parte hartu nahi duten herritarrek, domekan; tartean, Lea-Artibai eta Busturialdean.
Halaber, btoki horietan egongo diren boluntarioek kanpainan nola lagundu daitekeen azalduko dute, eta Esklerosi Anizkoitzari buruzko informazioa ere emango dute.
Dirua biltzeko asmoz, gainera, Kukuxumusuk diseinatu duen materiala ere saltzen ariko dira: elastikoak, motxilak, soinekoak, zapiak…
Busti zaitez kanpainak gaixotasun sendaezin horrek sortaratzen dituen arazoak gizarteari jakinaraztea du helburu, eta baita gaitza pairatzen dutenei eskaintzen zaien errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea ere.
EGITARAUA:
Bermeo. Igerilekuan, 10:00etatik 18:00etara.
Mundaka. Atalaian, eliza aurrean, 10:00etatik 15:00etara.
Elantxobe. Portuan, 10:00etatik 18:00etara.
Gernika-Lumo. San Kristobal auzoan, 10:00etatik 18:00etara.
Ibarrangelu. Laga hondartzan, 10:00etatik 18:00etara.