Atseden hartu gabe datoz berriro ere jaiak Busturialdera. Sanpedroei lekukoa hartuta eta karmenei lekua utzita iritsiko dira sankristobalak egunotan, Bermeo, Busturia, Forua eta Gernika-Lumora. Uztailaren 10ean, martitzenean, ospatuko dute santuaren eguna, baina aurretik motorrak eta giroa berotzen hasteko jarduera ugari izango dira aukeran batean zein bestean.
Gernikan, Lumoko jaiei lekukoa hartuta iritsiko da festa giroa
Agarrera. Herriko jai nagusi diren Andra Mari eta San Roke jaiek ez ezik, auzoetan egiten direnek ere ospe handia izaten dute herrian. Lorategietakoak ospatu zituzten lehenengo, eta San Juan Ibarrakoak ondoren. Joan den astean Lumon egin zuten festa, eta orain, Lurgorrikoei bidea eginez ailegatuko dira Agarre ingurura jaiak.
Gaur jaurtiko dute
txupina, eta domekara bitarte,
txapelketak izango dira nagusi herriko gune horretan: hala nola, tortilla, mus, skate, futbito eta sukalki txapelketak lehiatuko dituzte. Ohiko
sardina janak ere ez du hutsik egingo aurten, eta Atsoak dantzan kale antzerkiagaz ere herritarrak gozarazten ahaleginduko dira. Dantzatzeko eta abesteko aukerarik ere ez da faltako.
Tortilla txapelketa, Agarren.
Busturiko San Kristobal auzoko jaiek ere eskualdeko eta inguruko hainbat lagunen arreta bereganatzen dute, batez ere, gauean. Hala ere, gaueko jaia baino gehiago eskaintzen dute urtero busturiarrek. Gaur
txupina jaurtitzeagaz batera emango diete hasiera bertako festei, egitarau oparoagaz gozatzeko tartea zabalduz.
Lau egunetan hamaika ekintza izango dira: bai umeentzako zein nagusientzako. Herriko dantza taldeak ere urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera paregabea izango du. Publikoaren aurrean lotsak ahaztu eta kantatzera eta dantza egitera ausartzen direnek ere eszenatoki bikaina izango dute. Musikazaleek ere aurkituko dute euren lekua, gaur eta bihar.
Bermeon eta Foruan ere egingo dute zer edo zer. Sanpedroetan bezala, sankristobaletan ere
prozesioa egingo dute kostako herrian, eta ohiko
untxi txapelketa, dantzak, umeentzako ekintzak eta gehiago ekarriko ditu, berriz, Foruak.
Egitaraua, herriz herri:
Bermeo
- Uztailak 10, martitzena.
- 11:00. Prozesioa, Taraskatik.
San Kristobal auzoa (Busturia)
- Gaur.
- 20:00. Txupina jaurtitzea eta txistorra jana, txosnatan.
- 20:00. Fanfarria Ardoa barrura, kalez kale.
- 22:00. Kontzertuak:?The idems; The Riff Truckers; Ilargi beltza.
- Bihar, zapatua.
- 17:00. Txirrindulari lasterketa.
- 20:00. Herri danborrada Adiskideak fanfarriarekin.
- 22:30. Kontzertuak: Skastu, Gozategi eta DJ Rober.
- Uztailak 8, domeka.
- 12:30. Meza.
- 13:30. Erroxapeko martxa.
- 17:00. Umeen parkea.
- 21:00. Txokolate jana.
- Uztailak 10, martitzena.
- 12:00. Meza.
- 13:00. Irrintzi Alai Dantza taldea.
- 14:00. Kotxe apainduen erakusketa.
- 19:30. Play Back lehiaketa San Kristobaleko enparantzan.
- Ostean, Larrain dantza.
Forua
- Uztailak 8, domeka.
- 11:30. XI. Untxi txapelketareko izena ematea, txosnan.
- 12:30. Meza santua, San Kristobal baselizan. Ostean, Urdaibai dantza taldearen saioa.
- 14:00. XI. Untxi txapelketako kazolen aurkezpena eta sari banaketa.
- 17:00. Umeen ekintzak.
- Uztailak 10, martitzena.
- 12:00. Meza santua.
- Ostean, salda eta bakailaoa.
Agarre (Gernika-Lumo)
- Bihar, zapatua.
- 10:00. Diana
- 11:00. XIII. Tortilla txapelketa.
- 11:00. Mus txapelketaren finala.
- 12:00. Eingo kantan eta dantzan taldearen eskutik, trikipoteoa.
- 12:00-14:00. Umeen parkea, Ehunzango taldearen eskutik.
- 14:30. Tortilla txapelketaren sari banaketa.
- 17:00. Skate txapelketa.
- 17:00. Umeen parkea. Ehunzango taldearen eskutik.
- 18:00. Futbito partidak pistetan.
- 19:00. Kale antzerkia: Atsoak dantzan. Juan Calzada kaleko 74. zenbakiko plazatxoan. Ostean, sardina jana auzoko tabernetan.
- 21:00. Txokolate jana.
- 21:00. Luhartz-egaz erromeria.
- Gaur.
- 18:30. Txupina jaurtitzea.
- 18:30. Ume eta nagusien arteko jolasak.
- 20:00. Xaiborren dantzaldia.
- Uztailak 8, domeka.
- 10:00. Diana.
- 11:00. XIII. Sukalki txapelketa, inguruko tabernetan.
- 12:00. Eingo Kantan eta Dantzan taldearen eskutik, trikipoteoa.
- 12:00. Meza nagusia, San Frantzisko parrokian; ostean, kopaua.
- 13:00. Elai Alai dantza taldearen saioa.
- 14:00. Sukalki lehiaketaren sari banaketa, San Kristobal plazan.
- 15:00. Herri bazkaria
- 18:00-21:00. Jokaldi erromeria.
- Ostean, amaierako txupina.