Burujabetasun zelaian bilduta, Rocio festa ospatuko dute, goizetik gauera arte.
Jende dezente batzen du urtero Fiesta Rociera izeneko jaiak; izan ere, kantatzeko, dantzatzeko, jateko eta edateko aukera ematen du.
Gunea girotzeko karpak jarriko dituzte, urtero legez, eta herritarrak ere gonbidatu dituzte beraienak jartzera. Tokian bertan emango dute meza, eta horren ostean irakurriko dute pregoia. Ondoren, mokadutxoak jan ahal izango dira; izan ere,
bigarren urtez egingo duten
tortilla txapelketara aurkeztutakoak bertan uzteko eskatu dute, hartara, “hamaiketako hobea” egiteko.
Anaitasun bazkarian elkartuko dira gero, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete, “bertan jateko eta eguna elkarregaz eta kuadrillekin igarotzeko”.
Txapelketako onenak saritu ostean, Txo Sevillaren dantza erakustaldiagaz gozatu ahalko dute Burujabetasun zelaira bertaratzen direnek. Dantza, hala ere, ez da eguneko protagonista bakarra izango, musikak ere hartuko baitu bere lekua. Jaiari bukaera emateko, esaterako,
Azahar eta Onda Futuraren musika izango dute lagun.
Txo Sevilla taldeak bihar egingo diren jokoetan parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak.
EGITARAUA:
- 10:30. Karpak jartzea.
- 12:00. Rozio meza.
- 13:00. Pregoia. Ondoren, mokadutxoa eta musika.
- 13:30. II. Tortilla Txapelketa.
- 15:00. Senidetasun bazkaria.
- 17:30. II. Tortilla Txapelketaren sari banaketa.
- 18:30. Txo Sevilla taldearen erakustaldia. Ondoren, txokolate jana.
- Bukatzeko. Azahar eta Onda Futura taldeen musika.