Abian da KALEKAz Blai, kale antzerkirako motorrak berotzeko
29. Kaleka Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia uztailaren 19tik 22ra ospatuko bada ere, dagoeneko motorrak berotzen hasita daude. Horretarako, KALEKAz Blai deituriko ekimena abiarazi dute.Ekainean egin zuten lehenengo ekintza. Horretan, Barsa...
Ekainean egin zuten lehenengo ekintza. Horretan, Barsanti konpainiak Kale Gorrian ikuskizunaren entsegu irekia egin zuen Lekeitioko Eskola Publikoko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin, non ikasleek kale antzerkiaren ezaugarriak hurre-hurretik ezagutzeko aukera eduki zuten.
Hurrengo ekintza martitzenean izango da. Horretan, Markeliñe taldeak erritmoa, magia, umorea eta materialen erabilera ezberdinak oinarri dituen Chef Nature ikuskizuna eskainiko du, 11:00etan, plazan. Ikuskizuna eskaini eta gero, 12:00etan, 29. Kale Antzerki Jaialdia aurkeztuko dute plazan bertan.