Busturiko udako nekazal azokak hasi dituzte, eta
hainbat produktu jarri dituzte aukeran nekazariek: patatak, azenarioak, arrautzak, porruak edota letxugak, adibidez. Azokarekin, nekazariek herritarrengana hurbiltzeko aukera dute, produktuak zuzenean horiei eskainita.
Lehenengo azokan bi mahai jarri badituzte ere, datozen asteetan ortuari gehiago eskainiko dituztela adierazi dute. Udaletxe ondoko plazan batuko dira
eguaztenero, 9:00etatik 12:00etara bitartean, irailaren bukaerara arte. Hain zuzen ere, irailaren 22an,
18. Azoka Ekologikoa ospatuz emango zaie bukaera udako nekazal azokei.