Zazpigarren urtez egingo dute martxa, eta
22 kilometroko eta 11 kilometroko ibilaldiak daude aukeran.
Aurrekoetan bezala, Elantxobeko portuan hasi eta amaituko dituzte ibilaldiak. Ibilbide luzeena egingo dutenak
08:30ean irtengo dira, eta laburrekoak, ostera,
10:00etan. Atxurkulu Mendi Klubeko arduradunek jakitera eman dutenez, 15:00etan itxiko dute helmuga-kontrola.
22 kilometrokoa 14 urtetik gorakoek egin dezakete, baina, adinez nagusiak ez badira, nagusi batekin joan behar dute. Bestalde, martxa laburrean umeei laguntzera doazen nagusiek ez dute zertan izen ematea ordaindu behar. Hala ere, kamiseta gura badute izen ematea ordaindu beharko dute.
327 nagusik eta 94 umek izena eman dute. Parte hartzaile kopurua mugatua da; 400 nagusiko eta 100 umetako muga dago. 14 urtetik gorakoek 14 euro ordaindu behar dituzte, eta 14 urtetik beherakoek, berriz, 8 euro. Aipatu kopuruak kontu korronte zenbaki honetan sartuta izena ematen da: 3035-0034-04-0341135056. Behin datuak baieztatuta,
mendi martxaren webguneko izen emandakoen zerrendan agertuko da.
Zapatura bitartean muga horiek betetzen ez badira, zapatuan ere izena eman ahalko da.
Izena eman dutenek erantzukizun zibileko asegurua dute, eta martxako kamiseta bana jasoko dute.
Parte hartzaileak Elantxobeko eta Ibarrangeluko auzoetatik pasatuko dira, eta
Ogoñoko Talaiara,(276m),
Atxarrera (312m) eta
Armendura (384m) igoko dira. Martxan hiru anoa postu egongo dira: Ogoñon (likidoa), Akordan (solidoa eta likidoa) eta Ibarrangelun (likidoa). Era berean, amaieran ere indarberritzeko jan-edana izango dute partaide guztiek. Gainera, dutxa zerbitzua ere eskainiko dute.