Hainbat herritan legez, Gernika-Lumon ere egiten dute Munduko arrozak jaialdia. Aurten, esaterako,
bederatzigarren urtez ospatu dute. Paseakekuan bildu dira gaur goizean herritarrak, eta hango eta beste erako arrozak prestatzen hasi dira.
Eguraldia lagun izan dute, eta
giro ederra izan dute Pasealekuan.
Guztira,
hamar plater aurkeztu dituzte txapelketara: iaz baino bost gehiago.
Jatorri desbardinetako gernikarrek osaturiko epaimahaiak erabaki du zein den
munduko arrozik onena: Sahara taldearena. Irabazleak 161 puntu eskuratu ditu.
Bigarren onena, aldiz, Etorkintza taldearena izan dela ebatzi du epaimahaiak. Azken horrek irabazleak baino hiru puntu gutxiago lortu ditu: 158, hain zuzen ere.
Arrozak lehiaketara aurkeztu ostean egin dute sari banaketa, eta segidan elkartu dira bertaratutakoak
herri bazkarian.
150 lagun baino gehiagok parte hartu dute bertan. Horren aurretik, baina, euskal zein errumaniar dantzez gozatu dute, eta arratsalderako ere, musika eta dantzak dituzte prestatuta.
Txapelketak jatorri desberdinetako jendea batu eta hartu-emonetan jartzea du helburutzat, eta gaurkoan ere, bete du nahia. “Topaketa gastronomiko-kultural honen bidez parte hartzen dugun pertsonen artean gure herri eta auzoetan dagoen aniztasunaz jabetu gura dugu, herrialde bakoitzeko aberastasun eta bizipen kulturalak trukatzeko”.