Asteburu honetan
Galdakaon lehiatuko dira Gernika-Lumoko taldeko igerilariak.
Denboraldi bikaina egiten ari dira, txapelketaz txapelketa euren markak hobetzen. Aurreko asteburuan, esaterako, Bizkaiko Txapelketa lehiatu zuten, Santurtzin, eta taldeka zein bakarka lan txukuna eginda bueltatu ziren etxera. Nesken txiki mailan hamalau
Bizkaiko txapeldun geratu dira (igerilari batzuk modalitate desberdinetan lortu zuten lehen postua). Modu berean, 2003-2004 artekoak Bizkaiko txapeldun geratu dira taldeka. Maila bereko lau mutilek lortu dute txapeldun izatea.
Ane Obieta 50m eta 100m libreko modalitateetan lortu zuen urrezko domina, eta 200m-ko bizkar estiloan zilarrezko domina irabazi zuen.
Garazi Bengoetxeak lau urrezko medaila eskuratu zituen: 100m eta 200m libre estiloetan, eta 100m eta 200m bizkar estiloetan.
Maialen Foruria txapeldun geratu zen 100m bular eta 100m estilo modalitateetan; 200m bular eta 200m libre modalitateetan, berriz, txapeldunorde geratu zen.
Iraia Aranbarri 100m-ko eta 200m-ko bular estiloan lehenengo sailkatu zen, eta 100m estiloak modalitatean bigarren sailkatu zen. Bular modalitateko 100m-ko proban Bizkaiko errekorra lortu zuen.
Irati Bengoetxea 800 m librean nagusitu zen. Modalitate bereko 400 m-ko proban zilarra jantzi zuen, eta 200-koan, brontzea.
Anabel Egurrolak zilarrezko domina irabazi zuen 100m eta 200m bizkar modalitateetan.
Garazi Fernandez onena izan zen 100m estiloak modalitatean, eta 200m estiloak proban hirugarren sailkatu zen.
Libre modalitatean, 4X100m eta 4X200m probetan Bizkaiko txapeldun geratu ziren Kosnoagako neskak, eta estiloak modalitateko 4X100m-ko proban txapeldunorde geratu ziren.
Hala, Garazi Bengoetxea (100m tximeleta), Irati Bengoetxea (400m libre), Ane Obieta (200m libre) eta Mailaren Foruria (100m bular) Espainiako Txapelketa lehiatzeko sailkatu dira. Alebinek Sabadellen egin beharko dute igerian eta infantilek Madrilen, uztaileko hirugarren eta laugarren asteburuetan, hurrenez hurren.
Argazkia: Kosnoaga Igeriketa Taldea.
Aimar Ondarza hiru modalitatetan izan zen garailea: 100m libre, 200 bular eta 200m bizkar. Azken horretan, gainera, Bizkaiko errekorra egin zuen. Halaber, 50m libreetan bigarren postuan sailkatu zen.
Unai Uribe bigarren sailkatu zen 100m eta 200m bular probetan.
Aimar Irazabal 200m estiloak modalitateko txapelduna da, eta 100m eta 200m bizkar modalitateetan txapeldunorde geratu zen.
Aide Ercilla bigarren sailkatu zen 400m estiloak modalitatean, eta 200m estiloak proban hirugarrena izan zen.
Ize Carbó hirugarren postuan sailkatu zen 100m tximeleta modalitatean.