Jonatan Hernandez ‘Duke’.
Argazkia: Jai Alai News.
Duke puntista l
au urtez egon da
Euskal Herriko frontoietan jokatu barik. Arabarrak adierazi du ilusioz dagoela, eta Euskal Herrira itzultzeko gogotsu. “Gozatzera aterako naiz kantxara, eta irabazteko ahaleginak egingo ditut. Baina batez ere kirol honetaz gozatzea da nire helburua”.
2014ko Kaltzada Klasikoan jokatu zuen “zestaren katedralean”; Irastorza lesionatu, eta haren ordez jokatu zuen Goikoetxeagaz. Partidu bikaina eginda, Beaskoetxea eta Lopez bikotea garaitzea lortu zuten.
AEBtako ibilbideari dagokionez, Dania Jai Alain debutatu zuen arren, azken denboraldietan Miamiko frontoian aritu da. Orain dela bi urte trafiko istripu batean larri zauritu zen eta denbora luzez egon zen jokatu gabe. Hilabate askoren ostean, Miamiko frontoira bueltatu zen.
2012an binakako txapelketa irabazi zuen Egiguren donostiarragaz; Goikoetxea eta Alliez II geratu ziren txapeldunorde. 2010ean, orduan ere Egigurenegaz, Orlandoko Citrus txapelketa irabazi zuen. Bestalde, Fort Pierce eta Orlandoko frontoietan atzelari onenaren titulua irabazita ditu.