IES Arozena-Barruetako ikasleek margolanen erakusketa egin dute
Domekara arte, Bermeoko IES Arozena-Barruetako DBH 3. mailakoen margolanen eta eskulanen erakusketa ikusteko aukera egongo da Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan.
Ikusgai dauden lanak banakakoak eta taldekakoak dira, eta erakusketarekin gazteek beraien obrak herriari erakustea bilatu dute, ikasleak motibatzeko bide bezala, beraien gaitasunak agerian utziz horrela.