Gernika-Lumoko EHU Udako Topaketa hartuko du Astrak
Hirugarren urtez, Gernika-Lumoko EHU Udako Topaketa egingo dute. Hitzaldiak Astran emango dituzte, gaur eta bihar.Demokrazia, prozesu konstituziogile berriak eta autodeterminazio eskubidearen etorkizuna izango dituzte hizpide gaurko goizeko zein arrats...
Demokrazia, prozesu konstituziogile berriak eta autodeterminazio eskubidearen etorkizuna izango dituzte hizpide gaurko goizeko zein arratsaldeko saioetan.
Bihar, mintegiaren bigarren egunean, erreferendumez, konstituzio erreformez eta euskal zein kataluniar auzietarako irtenbideez ariko dira.
Topaketaren helburu nagusietako bat nazio, botere subirano eta lurraldearen inguruko ikusmolde berriei buruzko eztabaida akademiko eta politikoak ezagutaraztea da. Era berean, ideia eta kategoria juridiko-politiko berriak hurreratu nahi dituzte bakearen eta gatazken eraldaketaren azterketetara.
Azken urteotan Katalunian sortu diren konstituzio erreformaren proposamenak, prozesu kargugabetzaileak eta erresistentzia konstituziogileak ezagutara emateko asmoz ere prestatu dituzte hainbat solasaldi.
Aditu asko bilduko dira Astran. Besteak beste, EHUko, Bartzelonako eta Sevillako unibertsitateetako zuzenbidean katedradunak izango dira hizlari.