Hirugarren urtez, Gernika-Lumoko EHU Udako Topaketa egingo dute.
Hitzaldiak Astran emango dituzte
bihar eta etzi.
Demokrazia, prozesu konstituziogile berriak eta autodeterminazio eskubidearen etorkizuna izango dituzte hizpide bihar goiz eta arratsaldeko saioetan. Etzi, mintegiaren bigarren egunean, erreferendumez, konstituzio erreformez eta euskal zein kataluniako auzietarako irtenbideez ariko dira.
Topaketaren helburu nagusietako bat nazio, botere subirano eta lurraldearen inguruko
ikusmolde berriei buruzko eztabaida akademiko eta politikoak ezagutaraztea da. Era berean, ideia eta kategoria juridiko-politiko berriak hurreratu nahi dituzte bakearen eta gatazken eraldaketaren azterketetara.
Mediateka
Azken urteotan Katalunian sortu diren
konstituzio erreformaren proposamenak, prozesu kargugabetzaileak eta erresistentzia konstituziogileak ezagutara emateko asmoz ere prestatu dituzte hainbat solasaldi.
Askotariko adituengandik ikasteko aukera eskainiko du topaketak. Besteak beste, EHUko, Bartzelonako eta Sevillako unibertsitateetako zuzenbidean katedradunak izango dira hizlari.
EGITARAUA:
Bihar:
9:00-9:30. III. Udako topaketaren aurkezpena.
9:30-10:30. Askotariko identitateak, demokrazia, herritartasuna eta Estatu Nazioaren gaitasuna egituratzeko hitzaldia.
10:30-11:30. Botere politikoaren birkonfigurazioak Espainiako Estatuan hitzaldia.
12:00-13:00. Autodeterminazio eskubidearen eztabaida teorikoak XXI. mendean hitzaldia.
13:00-14:00. Elkarrizketa horizontalak Joxe Ramon Bengoetxeagaz.
16:00-18:00. Gazteak eta politika mahai ingurua.
Etzi:
09:30-10:30. K
onstituzio erreforma zentzu federalean, Kataluniako auzirako formula gisa.
10:30-11:30. Lurraldea, demokrazia eta erabakitzeko eskubidea. Kataluniako prozesuaren alderdi juridiko-konstituzionalak.
12:00-13:00. Kataluniako erreferenduma eta ondoren konstituzio-erreforma edo konstituzio-erreforma eta gero Kataluniako erreferenduma.
13:00-14:00. Elkarrizketa horizontalak.
14:00-15:00. Ramon Zalloren eta Txema Garciaren
Miradas en torno al procés. Del tablero catalán a la encrucijada vasca.