Zesta eskolen topaketa hartuko du Jai Alaik asteburuan
Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Frantziako umeak batuko dira Gernika-Lumoko frontoian. Hain zuzen, Gernika-Lumoko, Markina-Xemeingo, Berriatuko, Mutrikuko, Zumaiako, Hondarribiako, Gasteizko, Cabanillaseko, Noaingo eta Hossegorreko zestalariek parte hartuko dute.
Gernika Jai Alai eskolak hirugarren urtez antolatu du topaketa, eta benjamin, alebin, txiki eta nesken mailetako umeen partiduez gozatzeko aukera egongo da.
Sailkapen partiduak bihar jokatuko dituzte, 16:00etan hasita. Domekan kanporaketak eta finalaurrekoak lehiatuko dituzte, 10:00etatik 13:00etara. Elkarrekin bazkaldu ostean, finalerdiekin jarraituko dute, 16:30ean. Horien ostean, finalak jokatuta amaituko dute topaketa.