Bilboko IX. Banderagaz hasiko da TKE Ligako arraun taldeen arteko lehia, domeka eguerdian.
12 traineru eta 19 jardunaldi. Emozioa eta lehia bizia ziurtatuta egongo dira aurtengo denboraldian ere.
Domekakoa izango da
denboraldiko erlojupeko bakarra. 12:00etan Udaletxeko Zubian hasi, eta lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte arraunlariek. Minutu bateko tarteagaz aterako dira traineruak, iazko sailkapenean azken postutik lehenengorako ordenean. Lehen txandan Donostiarra, Santurtzi, Cabo eta San Pedro egongo dira. Bigarren txanda Ondarroak, Tiranek, San Juanek eta Zierbenak osatuko dute, eta
hirugarren txandan aterako dira
Kaiku, Orio, Hondarribia eta Urdaibai.
KAE 2koak, Elantxoben. Bestalde, KAE 2ko arraun taldeek Elantxoben dute hitzordua, domeka eguerdian. Colindresek, Laredok, Castreñak, Lutxanak,
Elantxobek eta Mutrikuk osatuko dute lehenengo txanda. Bigarrenean, Sanpedrotarra, Hondarribia,
Bermeo eta Santoña aterako dira, eta hirugarrenean, Camargo, Orio, Donostiarra eta Getxo-Arraun.
12:00etan hasita, 5.556 metroko estropada eremuan lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte.
Aurreko domekan V. Bermeoko Bandera Arraun Elkartea lehiatu zuten, KAE 2ko denboraldiari hasiera emanez. Getxo izan zen azkarrena, 21.16,15eko denboragaz. Etxeko taldea seigarren sailkatu zen (21.44,92), eta Elantxobe hamargarren (22.27,51).