Rock emanaldia eskainiko dute gaur, Busturian
KULTURA //Urtero egin legez, Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Udal Musika Eskolak Musikaren Eguna ospatuko du gaur. Hori egiteko ekintzen artean, Busturiko Udal Liburutegian bilduko dira eskolako gitarra elektrikoko ikasleak. Bertan rock ikuskizun bizia e...
KULTURA //Urtero egin legez, Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Udal Musika Eskolak Musikaren Eguna ospatuko du gaur. Hori egiteko ekintzen artean, Busturiko Udal Liburutegian bilduko dira eskolako gitarra elektrikoko ikasleak. Bertan rock ikuskizun bizia eskainiko dute, ikasturtean ikasitakoa praktikan jarriz. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.