Bermeoko Euskaraldikoek batzarra egingo dute bihar arratsaldean
Bermeoko euskaraldiko kideek batzar deia egin dute bihar arratsalderako.
Herriko kultur etxean dagoen Gaztelekuan egingo dute bilera, 18:30etik 20:30era bitartean. Bertan, besteak beste, datozen hileetako lan dinamika edota herriko jaietan zer egingo duten landu eta prestatuko dituztela adierazi dute.