Pentsio sistema propioaren eta pentsio duinen alde gogor oihukatu dute gaur, Busturialdeko pentsiodunek. Adar hotsagaz hasi dute manifestazioa Gernika-Lumoko Udaletxe aurrean, eta astelehenak udalerrian duen garrantziaz jabetuta, merkatu plaza aurrean bukatu dute.
Pentsiodunak Gernika-Lumoko Udaletxe aurrean
12:00etan hasi dute mobilizazioa, eta gazte zein nagusiak bertaratu dira. Manifestazioan
Pentsio duinak, denontzako! eta
Hemen ordaindu, hemen erabaki! leloak oihukatu dituzte, baita alargunentzako %100 pentsioak eskatzen zuen aldarria egin ere.
Beste behin,
1.080 euroko pentsioa eskatu dute, eta %0,25eko igoera “birrindu” egin dutela adierazi dute: “Gure indarrak batuta, eutsi egin behar dugu, eta argi eduki behar dugu pentsioen igoera ziztrin hori gure indarragaz birrindu dugula”. Beraz,
zerbait lortzeko “mugitu” egin behar dela aitortu dute eta horregaz hobekuntzak lortuko direla esan dute.
Hurrengo etapa urriaren 1ean hasiko dutela gehitu dute mobilizazioan, orain, geldiunea egingo dutelako. “Urriaren 1a astelehena da, pentsiodunen mundu mailako eguna, eta orduan batuko ditugu gure indarrak berriz ere”.
Sinadura bilketa ere egin dute manifestazioa bukatuta, beraien eskubideen alde borrokatzeko burutu dutela adierazi dute.