Morgako baselizetatik ibilaldia egingo dute domekan
Bederatzigarren urtez, udalerriko baselizetatik ibilaldia antolatu du Morgako Udalak, domekarako. Parte hartu nahi dutenek ibilaldi bi izango dituzte aukeran:?laburra zein luzea.
Ibilbide luzea 23,4kilometrokoa izango da, eta hori egitearen hautua hartzen dutenek 08:30ean egon beharko dute Andra Marin. Honakoa izango da egingo duten bidea:?Andra Mari – Talleri- Bizkargi- Eskerika- Gerekiz – Erroteta-Meakaur- Meaka- Altamira – Ganbe – Okoriko- Andra Mari.
Ibilbide laburrekoek, aldiz, 13,5 kilometro izango dituzte egiteke, 10:00etan, Andra Maritik irtenda. Ordu horretan abiatzen direnek Andra Maritik atera eta bueltatu bitartean, Talleri, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, meakaur, Meaka, eta Oñarte igaroko dituzte.
Ibilaldi laburrekoek lau baseliza ezagutzeko aukera izango dute:?Kurtziperioa, San Bixenti, Andra Mari, San Esteban. Luzekoek, aipatu lau horiez gain, beste lau ere bisitatuko dituzte: Santa Kurtze, San Migel, Santo Tomas eta San Joan.
Hamaiketakoa, bukaeran
Ibilbide bateko zein bestekoek Meakaurren anoa postua izango dutela jakitera eman dute antolatzaileek, eta ibilaldiaren amaieran, aldiz, hamaiketakoa izango dela parte hartzaileen eskura. Gainera, Andra Marin, kamiseta bana jasoko dute parte hartzaileek ibilaldia bukatu ostean.