Komentuaren ondoan autoak aparkatzea debekatuta egongo da
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, astelehenean hasiko dira martxan San Andres auzoaren berrikuntza lanak. Hori dela eta, domekatik aurrera, komentu inguruan ibilgailurik ezin izango dela aparkatu azaldu dute.San Andresko obra bi zatitan banatuko ...
San Andresko obra bi zatitan banatuko da. Lehen fasean mo-jen aparkalekua eta auzoaren barruko aldea egingo dute; bigarren fasean, berriz, auzoa inguratuko duen bidea eta Eusebio Maria de Azkueko hobekuntzak egingo dituzte. Lanek sortu ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak.