Gabika auzoan lehiatuko dute,
09:00etan hasita.
Bost kategoria egongo dira: CEI 1 (80 km), CEN 1 (80 km), CEN 0 (80 km), CEAP (60 km) eta CEAP (40 km). Gainera, aurten berrikuntza modura, emakumezkoen modalitatea sartu dute: Ladies Cup. Bertan lehenengo hiru sailkatuak sarituko dituzte.
CEI 1 (80 km) modalitatean parte hartzen dutenek
Euskadiko Txapelketa jokatuko dute. Hala, proba internazionala da, eta, beraz, Euskal Herriko zaldizkoekin batera Frantziatik eta Espainiatik etorritakoek lehiatuko dute.
80 kilometroko ibilbidean bi aldiz egingo dute 28 kilometroko zirkuitu laranja, eta ondoren, 24 kilometroko zirkuitu zuria egingo dute.
60 kilometrokoan, zirkuitu laranjagaz (28 kilometro) hasiko dira, eta ondoren, bi aldiz egingo dute urdina (17 kilometro).
40 kilometrokoa bi fasetan egingo dute; lehenengoan, 28 kilometroko zirkuitu laranja egingo dute eta bigarrenean 17 kilometroko zirkuitu urdina.
Ereño eta inguruetako mendi bideetatik egingo dute proba. Esate baterako, zirkuitu laranjan IE-042 Ereño-Nabarniz zaldi ibilbidetik pasatuko dira.
Busturialdeko zaldizkoak. Beste urte batez bertoko zaldizkoek parte hartuko dute proban.
Ana Jaio ajangiztarrak eta
Ariane Maruri nabarniztarrak 80 kilometroko proba lehiatuko dute, eta
Ane Arostegi errigoitiarrak,
Luis Miguel Campaña muxikarrak eta
Osertz Lejarreta ereñarrak 40 kilometrokoan parte hartuko dute.