Eskulanekin herritarren sormena bultzatzen
Urritik ekainera arte, hiru talde aritu dira beraien sormenari bizitza emateko tailerretan. Era guztietako lanak ikusi ahalko dituzte bisitariek: buztin-ontziak, koadroak edota apaingarriak. Esku espresioaren tailerra helduei zuzenduta dago, eta herritarrak ekimen kulturaletara erakartzea du helburu, herria biziberritzeko. 22 urte daramatzate tailer horiek antolatzen.