Sortu zenetik,
bost urteko bidea egin du Gure Esku Dago-k, eta tarte horretan, hamaika ekintza egin ditu erabakitzeko eskubidea helburu hartuta. Domekan ere asmo beragaz aterako da kalera, eta berriro ere, giza katean elkartuko ditu han eta hemengo herritarrak. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdekoen
ordezkaritza zabala egongo da, behintzat, domekako hitzorduan.
2014an, Durango eta Iruñea lotu zituen GED-ren giza kateak, eta aurten, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu.
Guztira, 201,9 kilometro osatu nahi dituzte, eta horretarako, 100.000 herritarren eskuak beharko dituzte; elkarri lotuta, zubiak eraikitzeko.
Erabakitzeko eskubidearen aldarria ez da Gure Esku Dago-k egiten duena soilik, milaka lagunena baino. Eta hala adierazi zuten 2014an. Aurten ere, milaka herritarren babesa espero du herri dinamikak. Tartean izango dira, esaterako, pentsiodunak, ibilbideko udaletxe aurreetan, beraiengan eragin zuzena daukaten erabakietan erabaki nahi dutela aldarrikatzeko. Eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak ere ez du hutsik egingo;?hala, giza katean parte hartzera eta aldarri feministaz betetzera dei egin dute. Gure Esku Dago-k, bere aldetik, elkartasun kilometroa eskainiko die Altsasuko gazte auzipetuei, giza katearen 193. kilometroan.
Busturialdeko herritarrak 2014ko giza katean
Markina-Xemeinen, jaia. Areition egokitu zaie markina-xemeindarrei giza katearen kilometroa, eta bertaraino oinez joateko gonbitea luzatu dute. Hain zuzen, 07:30ean abiatuko dira Arkupetik, eta 16 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.
Giza katea bukatuta ere,
jai giroan jarraituko dute aulestiarrekin, Markina-Xemeinen. Izan ere, 14:00etan, batukada hotsa izango da kalean, eta 16:00etan, umeen jolasak hasiko dituzte. 17:00etan, herrien arteko herri kirolak izango dira aukeran, Zelaian. Bukatzeko, 18:00etan, EinGO taldeagaz erromerian bilduko dira.
Herri dinamikaren
bidea, baina, ez da etziko giza kateagaz bukatuko;?azken helburua Euskal?Herriak erabaki ahal izateko tresnak eskuratzea izango baita.
- GED-k hainbat gomendio eman ditu giza katerako
Gure Esku Dago-k hainbat gomendio eman ditu domekako giza katerako. Esaterako, nor bere metrora garaiz ailegatzeko eta antolakuntzakoei kasu egiteko eskatu du. Era berean, segurtasun arauak errespetatzeko eskatu die herritarrei; alegia, bide bazterrean egoteko eta ibilgailuen joan-etorriagaz arretaz ibiltzeko. Halaber, edaria eta jatekoa eta babesteko materiala eramatea gomendatu du: eguzkitarako krema zein txapela edota aterkia. Behar duenak, gainera, aulkitxoa eramatea ere ondo legokeela adierazi du. Haurrak dituzten gurasoentzako gomendioa ere luzatu du: umeei telefono zenbakia idaztea. Gainera, leku batean zein bestean, ingurua zaintzeko eskatu du herri dinamikak: zaborrak batzea eta nork berea eramatea. Beste alde batetik, auto gidariei gogoratu diete giza katea bukatzerakoan, autobusek izango dutela lehentasuna, eta 13:00ak arte autoak ezingo direla mugitu.
ORDUAK ETA LEKUAK:
82. kilometrora (Berriz)
Ea. 09:00etan, Eako plazatik (86 lagun). Saretuak:?160.
Kanala. 09:00etan, Gizarte Etxetik (42 lagun). Saretuak:?50.
Ibarrangelu. 09:00etan, Elexaldeko autobus geltokitik (55 lagun). Saretuak:?56.
Elantxobe. 09:00etan, Goiko plazatik. Saretuak:?47.
Ereño. 09:00etan, eliza ondotik (36 lagun). Saretuak:?52.
Errigoiti. 09:45ean, Maierreko aparkalekutik (15 lagun). Saretuak:?46.
Nabarniz. 09:00etan, udaletxe ondoko aparkalekutik. Saretuak:?32.
Gautegiz Arteaga. 09:15ean, plazatik (56 lagun). Saretuak:?62.
Kortezubi. 09:15ean, aparkalekuan (55 lagun). Saretuak:?55.
Mendata. 08:45ean, Eleizaldeko autobus geltokitik (54 lagun). Saretuak:?30.
Arratzu. 09:15ean, Loiola auzotik (58 lagun). Saretuak:?94.
Ajangiz. 09:15ean aterako dira udaletxe paretik (52 lagun). Saretuak:?57.
Murueta. 09:00etan, Kamiñoko jatetxeko aparkalekutik (62 lagun). Saretuak:?64.
Forua. 09:00etan, udaletxe paretik (52 lagun). Saretuak:?69.
Muxika. 09:30ean, Kurtzerotik (55 lagun). Saretuak:?129.
Muxika-Ibarruri-Gorozika. 09:30ean, Zugastietatik (50 lagun). Saretuak:?21 Ibarrurin eta 22 Gorozikan.
Morga. 09:00etan, autobus geltokitik (40 lagun). Saretuak:?49.
* Oharra:?82.kilometrora doazen autobus guztiak (Muxika-Ibarruri-Gorozika kenduta), 09:45ean Maierreko aparkalekuan batuko dira.
93 – 94. kilometroetara (Iurreta-Zornotza)
Gernika-Lumo. 09:00etan, autobus geltokitik (10 autobus). Saretuak:?700 bat.
112 – 113. kilometroetara (Galdakao- Etxebarri )
Bermeo. (113. kilometroa eta 112. kilometroa). 09:00etan, San Martinetik.
Busturia (112.kilometroa). 09:15ean, San Kristobaletik ( 4 autobus Mundakakoekin).
Saretuak: 120 bat lagun.
Mundaka (112.kilometroa). 09:00etan, Gure Etxea paretik( 4 autobus Busturiakoekin).
Saretuak: 114 lagun.
*Oharra. Saretuen eta autobusetarako izena emana dutenen kopuruak atzoko datuak dira. Gehitzen doaz egunez egun.