Ardiei ilea mozteko erakustaldia egongo da bihar, Beheko Plazan
Goienetxe baserriko ardiak Goiko Plazatik Beheko Plazara jaitsiko dira, Erdikokaletik. Ile mozte erakustaldia 11:00etan hasiko da. Herriko lau ekoizlek parte hartuko dute azokanHilero egin modura, Merkatu Txikia egingo dute bihar ere Mutrikuko Beheko P...
Goienetxe baserriko ardiak Goiko Plazatik Beheko Plazara jaitsiko dira, Erdikokaletik. Ile mozte erakustaldia 11:00etan hasiko da. Herriko lau ekoizlek parte hartuko dute azokan
Hilero egin modura, Merkatu Txikia egingo dute bihar ere Mutrikuko Beheko Plazan, 09:00etatik 14:00etara. Bihar, baina, bestelako ikuskizun bat ikusteko aukera egongo da. Izan ere, herritarrek Goienetxe baserriko ardiei ilea nola mozten dieten ikusi ahal izango dute.11:00etan hasiko da ardiei ilea mozteko erakustaldia Beheko Plazan. Aurretik, baina, Goienetxeko ardiak Goiko Plazatik Beheko Plazaraino jaitsiko dira, Erdikokaletik.
Azokan ondoko ekoizleek parte hartuko dute: Goienetxe (ardi gazta), Ondare (mermelada eta kontserbak) eta Ibiri eta Ekoalboraz baserriak (baserriko produktuak). «Herritarrek sasoiko produktuak erosteko aukera edukiko dute», esan dute Mutrikuko udal ordezkariek.
Otzararen zozketa
Merkatu Txiki guztietan egin modura, herritarrek azokan zerbait erosiz gero, azokan parte hartzen duten ekoizleen produktuz osatutako otzararen zozketarako txartela eskuratuko lukete; otzarak 50 euroko balioa edukiko duela esan dute. Zozketa azoka itxi eta gero egingo da, 14:00etan.